2010eko Irailaren 5-a, Igandea
Hasiera >> ENPLEGUA ETA PRESTAKUNTZA
Fotografías de Turtzioz/Turtziozko Argazkiak

ENPLEGUA ETA PRESTAKUNTZA

ENPLEGUA ETA PRESTAKUNTZA

Turtziozko Udalak udalerriko langabetuen lan-munduratzea bultzatu egiten du; informazio, orientazio prozesuen eta enplegu aukeraketaren bitartez, bai eta udalerrian enpresa berrien eratzeen bitartez ere. Horretarako, Enkarterriko Mankomunitateko Enplegu eta Tokiko Garapeneko teknikariaren laguntza dauka Udalak.

Ainhoa Ibáñez | 94 667 18 51 | mailto:desarrollo@enkarterri.org

ENPLEGU ETA TOKIKO GARAPENEKO BULEGOA
Enkarterriko Mankomunitatea
La Inmaculada, 15, 48850 Aranguren-Zalla
Telefonoa: 94 667 18 52
Posta elektronikoa:
desarrollo@enkarterri.org
www.enkarterri.org

:: TOKIKO GARAPENA

    • Enpresak sortzeko tutorizazioa eta aholkularitza, baita enpresa-sustatzaileentzako laguntzak ere (diru-laguntzak, legezko betekizunak, izapideak, bidegarritasun planak, negozioa ezartzeko lekuaren bilaketa, industrialdeak, etab.)
    • Eskualdeko ekonomiaren modernizazioa eta dibertsifikazioa
    • Nork bere lana sortzeko bultzada eta laguntza
    • Enplegu-sustapena: Enpleguko eta prestakuntzako programak
    • Lan-merkatuan bitartekotza
    • Lanerako etengabeko prestakuntza
    • Jadanik ezarritako enpresentzako diru-laguntzei eta bestelako laguntzei buruzko enpresa-aholkularitza.

:: ENPLEGUA

Jendaurreko ordutegia: (Enplegu eta Tokiko Garapeneko bulegoa) 8:00etatik 15:00etara.

  • Enplegu eskaintza, eskari eta lanerako prestakuntza programei buruzko informazioa.
  • Kurrikuluak hartzea

Lanerako orientabideak
Lanbide informazioko eta orientazioko zerbitzua, enplegua bilatzeko teknikak eta lan-munduratzean laguntza.

Avda. Lehendakari Agirre, 51 - 48880 TURTZIOZ - Tfn: 946 809 040 Fax: 946 109 414 - turtzioz@turtzioz.org - Lege oharra - XHTML - CSS - A-A