Noticias

 

Kaixo lagun,

Turtziozen euskaraz bizitzea ez da batere erraza; kalean, tabernetan eta leku publikoetan gaztelania da nagusi eta euskara ikasleek zein euskaldunek, oro har, aukera murritzak dituzte bere hizkuntzan mintzatzeko. Hori dela eta, aurten Turtziozen berbalagun egitasmoa martxan jartzea helburutzat hartu dugu. 

Turtziozko euskaldun kopuruak hazkunde handia izan du azken urteotan; hala ere, igoera honek ez du isladarik izan hizkuntzaren erabileran . Horregatik,  euskaldunei zein euskara ikasten ari direnei euskaraz hitz egiteko esparru berriak emateko asmoz, Berbalagun egitasmoa Turtziozen ezartzea beharrezkotzat jotzen dugu eta berbatalde bat gutxienez osatu nahi dugu zuen herrian.

Badakigu aurrean daukagun erronka ez dela erraza, eta eragile zein pertsona guztien parte hartzea ezinbestekoa dela. Hori dela eta, mezu honen bitartez, euskaldunak edo euskara ikasleak zareteengana  hurbildu nahi dugu zuen laguntza eta parte hartzea eskatzeko asmoarekin. Turtziozen lan handia daukagu aurrean Euskararen normalizazioan eta lan horrek guztion konpromisoa behar du; gazteena zein helduena, neskena zein mutilena, euskaldunena zein ikasten ari direnena. Hori dela eta, gure berbatalde eta ekitaldietan parte hartzera animatu nahi zaitugu; guztion artean, Euskarak, dagokion lekua izan dezan herrian.

Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko.
Telefono. 671 070 044
e-posta: enkarterri@aek.org

Ondo izan.

Roberto Blanco
Enkarterriko Berbalaguneko dinamizatzailea.