Albisteak

 

Datorren azaroaren 17an, asteazkena, Enkarterrialdek Interneten erabilera eta zerbitzu berrietan egunean jartzeko gaur egun denborarik ez duten profesionalei zuzendutako Interneten azken zerbitzu eta erabilerei buruzko jardunaldia ospatuko du.

Jardunaldia doakoa izango da eta Gordexolan oraintsu zabaldua izan den Ibaia hotelean ospatuko da, goizeko bederatzietatik eguerdiko hamabiak arte.
Egun, Internet Teknologia Berrietan benetako iraultza ekarri duen zerbitzu-plataforma ikaragarri handitzat aintzat hartzen da eta ondorioz bere baitan diren berri guztietan egunean izatea erabat garrantzitsua da.

Informazio programak, web aplikazioak, gizarte-sareak, Internet mugikorrean, tramankulu berriak edota aisialdi digitaleko programa desberdinak izango dira jardunaldiotan aztergai izango diren arloetariko batzuk, gure gizarte honetan geroago eta toki gehiago duen tresna horri buruzko jakintza maila handiagoa lortzeko aukera izanez.

Jardunaldi hori Enkarterrialde landa garapenerako elkarteak Bizkaia Enpresa Digitala, Enkartur elkartea eta Enkarterribai plataformarekin batera antolatu du.
Izena eman nahiko luketenek 944536262 edota www.euskadinnova.net web orriaren bitartez egiterik izango dute. Interneten egunean egoteko jakin behar den guztiaren berri, zuzenean izango dute.

Jardunaldi osoaren egitarau guztia eransten dugu: klikatu hemen.