Albisteak

Kartela 

Gaur egun gazteen eguneroko jardunean teknologia berriek eta sare sozialen erabilerak duen garrantzia ikusita, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak ERRONK@RTERRI egitasmoa jarri du martxan. ERRONK@RTERRI lehiaketa bat da, sareko ginkana bat, hain zuzen. Eta bere bitartez euskarak sarean dituen zenbait baliabide eta aplikazio gazteen artean ezagutarazi nahi dute.

Hauxe da zehatzago egin nahi dena: sarean dauden euskarazko zenbait aplikazio (euskarazko wikipedia, hitza-pasa, hitzokei,…) programa eta egitasmo ezagutarazi eta aldi berean sare sozialak erabili programaren parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko. Denbora tarte batean bost proba gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek. Bada, proba bakoitzaren azalpenak sare sozialen bidez jakinaraziko dira, facebook eta tuentiren bidez, hain zuen.

Facebook

Tuenti: Erronk@arterri Sareko Ginkana

Beraz, goiko helbide horietako batean sartu eta proba guztiak egiten dituztenen artean tablet bat zozketatuko da.