Albisteak

 

Portugaleteko Udalaren Hezkuntza eta Gazteria Sailak 'Gazteen Enplegua eta Mugikortasuna Europar Batasunean' ikastaroa antolatu du. Ikastaroa azaroaren 7, 8 eta 9an egingo dugu. Ordutegia hauxe izango dugu:

  • Azaroak 7: 16:00etatik 21:00etara
  • Azaroak 8: 9:00etatik 14:00etara
  • Azaroak 9: 9:00etatik 14:00etara

Ikastaroak hiru saio izango ditu, bosna ordukoak, hain zuzen ere. Gainera, parte-hartzaileek saio osokoa ala eguneka egitea aukeratzeko beta izango dute. Bestetik, esan behar da gaiak hiru multzotan banatu ditugula: enplegua, hezkuntza eta turismoa.

Guk uste dugu prestakuntza hau oso baliotsu eta erabilgarri ere suerta dakiekeela. Lehentasuna dute Barakaldo, Portugalete, santurtzi eta Sestaoko gazteek.

'Gazteen Enplegua eta Mugikortasuna Europar Batasunean' ikastaroan izena emateko azken eguna urriaren 24a izango da. Izena eman ahala burutuko da matrikula. Inskripzio-orria e-mail bidez helbide hauetara bidali beharko da: aulajoven@portugalete.org edo juventud@portugalete.org

EHUko plan zaharreko ikasleek aukera askeko kredituak lor ditzakete.

Doakoa da.

Kartela (PDF 170Kb)

Egitaraua (PDF 135Kb)

Izena emateko orria (PDF 141Kb)