Albisteak

 

Ikasle elkarte, sindikatu eta guraso talde gehienak bezala, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan ere LOMCE hezkuntza lege berriaren kontra gaude, Horregatik, gazteok arau horri ikusten dizkiogun desabantailen  berri emateko...

#LomZeBroma tuit lehiaketa abiatu dugu! Tuit horretan, LOMCE-az gustatzen ez zaizuna adieraztera animatzen zaitugu, tonu umeretsuan. Tuitak honako ezaugarriak izan behar ditu:

  • #LomZeBroma etiketa izan beharko du tuitak.
  • @GazteKontseilua-ri aipu egin beharko dio tuitak.
  • Tuitak LOMCEaz gustatzen ez zaizun zerbait adierazi beharko du, tonu umoretsuan (broma, txistea, ironia...)
  • Euskaraz ala gazteleraz (edo bietan) izan daiteke tuita.

Parte hartzeko epea abenduaren 10ean bukatzen da (egun hori barne). Idatzitako tuit guztien artean, zozketa bat egingo dugu, sarituak aukeratzeko.

Sariak:

  1. E-book bat ala Elkarren gastatzeko 100€-ko txartela...
  2. Elkarren gastatzeko 25€-ko txartela.

 Oinarriak (PDF 121KB)