Albisteak

 

“BIZKAIKO AZKEN MAISU JOSTUNAK. JANTZIAK NEURRIRA EGITEAREN LANBIDEA" izeneko erakusketea bertan dala-ta, Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Enkarterrietako Museoak, Balmasedako maisu jostun eta Bizkaiko Jostunen Alkarteko buru dan Juan Antonio Andradegaz alkarlanean, joskintzari buruzko tailerra egingo dabe urtarrilaren 22an eta 29an eta otsailaren 5ean.

Tailerrak 19:00etan hasiko dira eta ordu bete edo ordu eta erdi iraungo dabe.

Eguneko gehienez be 20 lagunek hartuko dabe parte eta, beraz, aurretiaz erreserbatu beharra dago. Lekua eskatzeko, bada, 94 650 44 88 edo 94 610 48 15 telefonoetara deitu (Enkarterrietako Museoaren telefonoak dira) edo posta elektronikoz emon izena (enkarterrimuseoa@bizkaia.net).

Tokia: BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAKO ERAKUSKETA ARETOAN (Hurtado de Amezaga, 6 BILBAO)

Doanekoa da parte hartzea.

Informazio gehiago