Albisteak

 
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, bere Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren (DEMA) bitartez, bost enplegu anezka berri jarriko ditu martxan Bizkaian, urri amaieran, langabeei lan munduan sartzen laguntzeko. Anezka bakoitzean gehienez ere 20 pertsona egongo dira. Astean pare bat egunetan bilduko dira, eta bost hilabeteko lan entrenamendua egingo dute, langile tekniko espezializatuen bidetik.

Anezkak iraun bitartean, kideek beren lan helburuak definitzea, beren lanbide gaitasunak hobetzea eta beren enplegagarritasuna areagotzea lortuko dute. Taldeak taldekide bakoitzarentzako lana bilatuko du. Enplegurako “aktibatuko" dira.

Izen-ematea urriaren 11ra arte.