Albisteak

 

EUDELek eta Emakundek bultzatuta, eta erakunde guztien laguntzarekin, 2013ko Beldur Barik berriz ere martxan jarri da irailaren 10ean,  helburu duelarik gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentzio jarrerak sustatzea.
12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago lehiaketa eta programaren jarrera ikustarazten duten ikus-entzunezko lanak saritzen ditu.
Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken jabekuntzatik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa.
Lanak entregatzeko epea azaroaren 15a arte irekita egongo da.
Bakarka edo taldean (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat) parte hartu daiteke lehiaketan.
Kategoria bakoitzean 500 euroko lehen sari bana, eta 250 euroko bi bigarren sari banatuko dira. Honez gain, 300 euroko  herriaren saria emango da.
Proposamenak  jarrera@beldurbarik.org helbidera bidali behar dira.

Azaroaren 30ean Basaurin egingo den Beldur Barik Topaketn emango dira sariak eta tailerrak, erakusketak eta abar antolatuko dira.
Informazio gehiago atxikitutako dokumentuetan (Lehiaketaren oinarriak eta Kartela deskargatzeko), sare sozialetan (Facebook, Tuenti eta Twitter) eta hurrengo web orrialdean:
www.beldurbarik.org
 

Kartela ikusi (PDF 1,98MB)

Lehiaketaren oinarriak ikusi (PDF 2,58MB)