Albisteak

 

Aldi baterako erakusketa: BIZKAIKO AZKEN MAISU JOSTUNAK. JANTZIAK NEURRIRA EGITEAREN LANBIDEA
Inaugurazioa: maiatzaren 15ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan.

Bizkaiko joskintzari buruzko erakusketa. Bizkaiko Jaurerriko azken maisu jostunek, jostearen eta ebakitzearen artisauek, beren modeloetako batzuk laga dituzte: betiko eran eta neurrira josita daude, betidanik janzkiak, berokiak edo gabardinak egin diren moduan.

Maisu jostunek beren kreazioetako batzuk aurkeztuko dizkigute erakusketa horretan, baita beren lanak duen garrantzia eta balioa ere, zeren eta, Pedro Lópezek adierazi duenez, "ez dago neurrira egindako janzkia baino gauza pertsonalagorik. Bakarra da, norberaren gorputzera bakarrik moldatzeko eginda dagoelako".
 
Erakusketa hau ez da independentea. Enkarterrietan maiatzean egingo den jarduera-sortaren zati da. La Encartada. Moda eta tradizio garaikideen topaketak lelopean bilduta egingo dira jarduera horiek eskualdeko hainbat kultura-erakundetan, Enkartur-Turismo Encartaciones erakundearen eskutik.
Enkarterrietako Museoan (Abellaneda. Sopuerta) ikusgai egongo den joskintza-erakusketa ez ezik, erakusketa hauek ere antolatuko dira eskualdean: Ortuellako OKE – Kultur Etxean, Miriam Okariz diseinatzailearen eta Elssie Ansareo artistaren erakusketa; Loizaga Dorrean (Galdames), Javier Barroeta diseinatzailearen erakusketa; Arenatzarten (Gueñes) instalazio bat egongo da eta ehun-eskulturaz arituko da; eta Pozalaguako kobazuloan (Karrantza), Mabi Revueltaren erakusketa.

Hori guztia biribiltzeko, Fábrica de Boinas La Encartada txapelgintzari buruzko Museoan (Balmaseda) jarduera-sorta ugaria antolatuko da. Museo hori Moda Topaketen gunea da, zeren eta “Balenciaga Ezartzen” erakusketa ez ezik, euskal modako bi egun (maiatzaren 23a eta 24a) ere antolatuko baitira. Egun horietan hainbat jarduera eta erakustaldi (dantza, musika, eskulangintza …) eta, besteak beste, diseinatzaile eta marka entzutetsu hauen desfileak egongo dira: Mercedes de Miguel, María Clé Leal, Howl by María Gluck, Victim Fashion, Maite Albéniz, Alberto Sinpatrón, Andrew Thomas Sauceda & Kiko Kosatdinov, Carlos Díez, eta haurren desfileak Pan-con-chocolate edo Beletxara markekin, besteak beste.
Guzti horri buruz gehiago jakiteko, jo hona: www.laencartada.com

 Lotutako artxiboak:
 
Gonbidapena