Armañon Parke Naturala

Armanon2006an izendatu zen Parke Natural gisa; Armañongo Parke Naturalaren 2.985 hektareak Turtzioz eta Karrantza Harana udalerrien artean ia erdibana banatuta daude.

Karrantza eta Agüera ibaien haitzarteen artean, muino eta mendi harritsuen segida batek osatzen du eremu hau; Armañongo gailurra (854 m) nagusitzen da beste gailur batzuen ondoan, esaterako, Los jorrios (837 m).

Gainazalaren azpian lur azpiko mundu zabal bat dago, katalogatutako 200 leize baino gehiagorekin, euri-urak kareharriengan eragindako higaduraren ondorioz.

Armañon Parketxea interpretazio zentroa

Armañon Parke Naturalaren informazio gunea Turtziozen
Udal pilotalekuaren gainean
Lehendakari Agirre Etorbidea, 59
Trucios-Turtzios 

Ordutegia:
10:00-14:30
Zabalik larunbata, igande eta jaiegunetan.
Gabonetan, Aste Santuan eta udan (uztaila eta abuztua) zabalik asteartetik igandera.

Sarrera doan.

Armañon Parke Naturalaren informazio gunea Karrantzan
Ranero auzoa (Pozalagua koben ondoan)
Tfnoa: 94 656 00 79

Ordutegia:
Asteartetik igandera eta jaiegunetan: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00.

Sarrera doan.