Ibilbideak

Ventosoko seinalizazioa 

Ventoso(726 m.) itsasorako bidean Salmando mendikateen azken mendia da. Bizkaia eta Kantabriaren muga adierazten du eta bere tontorretik eguraldi on batekin Peña Candinatik Oriñonera, eta Peña Santullán, Castro Urdialeseko Peña Cerredo; Punta Lucero eta bere espigoia; Serantes eta Bilboko Abra doan mendikatea ikus daiteke.

Gailurrik garrantzitsuena da Alen (803 m.) eta Betaio (749 m.) mediguneak eta gero; eta urrunen dagoela gendea dagoen edozein puntutik, Turtziozeko Gordon auzoa izan ezik (442 m.).

 

Ventoso 2 Ventoso 3 Ventoso 4

Ibilbidea:

Turtzioz - Ventoso (726 m.)
San Pedro parrokia. Eskuinera biratu eta errepidetik aurrera egin.

50´.- Gordon auzoa. Trinidad Baseliza (442 m.) eta atsedenlekua mahaiekin eta iturri batekin. 10 etxeko auzoa, El Hilar (576 m.) haitzetik haizeaz babestuta. "Gran Ruta 123" kartela hartu behar dugun ibilbidea erakusten digu.Ibilbidea hasieran zementokoa da. Igoera oso leuna da pinadiaren amaierarte, El Hilarren azpian.

1h 4´.- Han, zementuko kaseta baten ondoan bidegurutz bat dago (496 m.). Txurigorri markak, langa baten ondoan hasten dira eta malda gora joan behar dugula adierazten du.

Ventoso 5 Ventoso 6 Ventoso 7

 

1h 16´.- Bidea borda batera eramaten gaitu. Bi minutu geroago, bide menditsua bidearekin gurutzatzen da. Bidezidor berrri bat, malda gora, Betaiorekin eskuinean eta VEntoso ezkerrean, berriro bidera eramten gaitu (ordu 1 eta 20'), bere igoera leunean Betaioko (ordu 1 eta 30') aldaparen iturriaren ondotik pasatzen da eta meatz baten ahoa eta uhaska pasa eta gero, muinora heltzen da (650 m.), bideen bidebanatze berri bat dagoen lekuan. ordu 1 eta 35'.- Puntu honetan kartel batek GR 123 jarraitzeko helbidea erakusten du. Ezkerrekoa da Ventosora eramaten gaituena, gailurtza guztia tontor hau harrapatu arte zeharkatzen du. Muinoa eta tontorraren arteko menidkatea, monumentu megalitikoen desfilea da. Bidea Campa La Herrera (607 m.) muinora jeisten da, (ordu 1 eta 39´) eta trikuharri, zutarri, ilso, tumulu eta Cromlechten ondotik pasatzen da. Guztiak burdin arokoak. Leku horretan baita mendiko aterpetxea dago kokatuta.
Monumentu megalitikoen pilaketa inguruetan oparoa da (ordu 1 eta 42´) Perutxoteko (656 m.) tontorrean. Nabarmentzeko beste elementuak gudako lubakiak eta abere askatu kopurua dira

2h 6´.- Beste bideen gurutzapen berri bat Santullanera eramaten gaitu eta Campo Ventosora (670 m.) iristen gara .

Puntu honetatik tontorreraino 5 minutu daude. (2 ordu eta 10'). Tontorra erpin geodesiko batetik dago markatuta. Tontorrra bista ikusgarriak ditu, desbebestuta eta haizeari irekita dago. Jeitsiera bide berberatik egiten da.

Ventoso 8 Ventoso 9 Ventoso 10