Jolasguneak

 
Pando 1 

Pando auzoan, ibaiaren albo batean, atsedenleku polita begiztatuko dugu. Eremu honetan erretokiak, bankuak eta umeentzako jolasgunea daude.

Basinagre auzorantz ibilaldia egin nahi badugu, gune hau atseden hartzeko leku aproposa da.

Pandoko atsedenlekutik 50 bat metrotara udalerriak gordetzen dituen industriaurreko bitxietako bat dago: karobia. Kono-enbor formako harrizko eraikin honetan kareharria erretzen zen karea lortzeko eta ondoren ekoizkina lurrerako, baserrietarako eta izurriteak saihesteko erabiltzen zen. Gaur egun, bere gainaldean behatoki eder bat dago eta handik Aguera ibaiaren ibarra ikus dezakegu, baita alboko atsedenleku polita eta bertan dauden bankuak, erretokiak eta iturria ere.

Pando 2 Pando 3 Pando 4