Museoak

Pobaleko Burdinola  

Pobaleko Burdinola (Muskiz) 

El Pobal dorretxearen ondoan dago, Sorginleku izeneko leku batean. Bizkaian ia-ia burdinola guztiak desagertu dira eta, horregatik, ohore handia da El Pobal burdinolak irautea. Burdinola hau XIII-XIV mendeetan zabaldu ziren burdinola hidraulikoetako bat da. XVIII. mendean, Marques de Villarias bizi zela, berriztatu zuten eta gaur egun ezagutzen den bezalaxe geratu zen. Barakaldoko lehenengo Labe Garaia piztu zuen garra, burdinola horretako sutatik hartu omen zen. 

Neguko ordutegia (urriaren 16tik apirilaren 14ra):
Asteartetik igandera eta jaiegunak: 10:00-14:00

Udako ordutegia (apirilaren 15etik urriaren 15era):
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00

http://www.turismomuskiz.com