Ondarea

Antzinako komentua 

Eraikina udaletxe ondoan dago eta esku-hartze ugari izan ditu.


Errenazimenduko jauregia da, oinplano errektangeluarrekoa, eta udaletxera ematen duen fatxada nagusian antzinako sarbidea du erdi-puntuko arkuan eta dobela lodiekin; gaur egun erakusleiho gisa dago aldatuta eta leiho bi ditu leiho-hegi molduratuaz, erlijio-armarria eta Ama Birjinaren otoitzezko deia egiten omen duen kartela.