Ondarea

San Roke baseliza 

San Roke auzoan dago eta kondairak dioenez, santu horri eskerrak emateko eraiki zuten, herria izurritik salbatu izanagatik.


Mendebaldera begira dagoen leku eder batean dago kokatuta eta leku berean, oso ondo zaindutako zezen-plaza dago.
1700. urte inguruko barroko herrikoiaren estilokoa da; berreraikuntza 1706. urtekoa da eta zezen-plaza 1692koa.