Ondarea

Turtziozko jauregi-etxea 

XV. mendearen amaieran eta XVI.aren hasieran Bizkaian izan zen krisialdia desagertu eta bandoen arteko gerrak amaitu ostean, gorakada ekonomikoa izan zen; horren ondorioz, eraikin ugari egin zituzten.
Eraikitzen diren etxebizitzak egoitzakoak badira ere, izaera militarra ez dute guztiz galdu.


Nekazarientzako baserria agertzeaz batera, nobleentzako etxebizitzak ere sortzen hasi ziren.


Eraikinen zeregina lurzoruaren mailan irekitzen diren sarrerek erakusten dute, erdi-puntuko arkuak, ertzetan profil ahurreko dobela handiekin osatuak, etsaien erasoen beldurrik gabe. Dorreen kokaleku bera izan arren (batzuetan ordezten dituzte), eraikinaren planteamendua desberdina da.