Ondarea

Arteaga Barón jauregi-etxea 
Romaña auzoko leku garai batean kokatua.
Oinplano errektangeluarreko etxebizitza da, jauregia izateko asmorik gabea. Aurreko fatxada laburra da bidera ematen duen aldetik. Arteaga etxetzarra, gaur egun nekazaritzarako etxea, etxebizitza aristokratikoa izan zen XVII. mendean; izan ere, data jartzeko balio diguten elementu formalek mende horren bigarren erdialdekoa dela erakusten dute.