Ondarea

Tueros jauregi-etxea 

Cueto auzoko eraikin-multzo baten muturrean kokatua, haranean nabarmentzen den muino garai batean.
Asmo handirik gabeko jauregi-etxea da baina Kantauri aldeko jauregi aglomeratuen ezaugarri asko ditu. Xehetasun kultu batzuk falta zaizkio, esaterako, material nobleak (harlandua aurrealdean), beste solairu bat, moldurak inpostetan...


Hala eta guztiz ere, jauregi-etxeen eredu argia da eta Turtziozko beste jauregiek bezalaxe, oinplano errektangeluar sakona izateko joera du. Beheko solairuko leihoetako burdin barrak eta sarbidearen moldurak eraikinaren data zehazten laguntzen dute: XVII. mendeko bigarren erdialdea. Hala ere, mentsula gaineko balkoi hegalduna eta bozelezko moldurak berriz inguratutako armarria XVIII. mendeko lehenengo hereneko elementuak dira. Felipe de los Tueros y Huerta jaunaren garaikoa da eta badirudi jauregia berreraiki zuela orain duen itxura kultua eman arte.