Ondarea

Casa Paulino Barrena etxea 
San Pedro elizaren aurrean kokatua dago. XIX. mendekoa da eta arkitektura barrokoaren osagai formal batzuk ditu. Ageriko harlangaitzez egina dago eta harlanduzkoa da ertzetako kate biribilduetan. Goiko solairuko bi balkoien artean dagoen plakan honako inskripzioa ageri da: <<Edificio Barrena año 1888>>.