Ondarea

Machín jauregia 

Machin jauregia garrantzitsuenetako bat da Bizkaian mota horretakoen artean. Kantauri aldeko jauregi aglomeratuaren eredua da eta ezaugarri berdineko etxebizitza nobleen multzo nahiko homogeneoa osatzen du: bolumen kubikoa, lau isurkiko estalkia, harlanduzko fatxada nagusia, altueren banaketa plaka lauz eginiko moldurekin eta horien erabilera baoak markoan jartzeko.


Halaber, kalitateko materialak eta eraikuntzako teknika sendoak erabili ziren, obran aritutako langileak eraikuntzako profesionalak baitziren.


Machin y Gamboa familiaren armarria ageri da, kaskoaz, lumaje zabalaz eta bi lehoi armatuz errematatua. Lorategiak harresi bat du babes moduan eta XVII. mendeko kubo zilindrikoak ditu oraindik.