Ondarea

Tueros jauregia 

Antzinako jauregi-etxea da, San Pedro elizatik Gordon auzora igotzen den bidearen alboan kokatua. Fatxada nagusiak eta ezkerraldeak errepide ondoko plazatxo soildu batera ematen dute. Jauregi-etxebizitza aglomeratua da, bolumen kubikokoa eta albo batean erdi atxikia.


Etxearen alde nagusia klasizismotik barrokora arteko trantsizio garaikoa dela dirudi, XVII. mendearen lehenengo erdialdekoa. Data hori egiaztatzen dute bereziki armarriak, plaka lauek, erlaitza, hegalak eta balkoiko burdin barrek. Eguzki-erloju txikia dauka.