Ondarea

Kuetoko Karitatearen baseliza 

Santa Isabel izenaz ere ezaguna da. Mendate txiki batean dago kokatua eta bertatik auzo guztia ikus daiteke. Bere ondoan toril eta guzti duen harrizko zezen-plaza txikia dago, Enkarterrin horren sustraiturik dauden zezenketak egiteko erabiltzen zena; herriko jai haiek kodifikatu barik zeuden eta oraindik ere mantentzen dira. Badirudi baseliza XVII. mendearen bigarren erdialdean eraiki zela, estilo barroko zurrunean edo klasizistan. Kanpai-horma, ostera, XVIII. mendearen hasierakoa da. Koruari dagokion zatiak jatorrizko gurutzeria-ganga gordetzen du.