Ondarea

Muñanes burdinola 

Arkitekturako osagai gehienak gordetzen ditu, baina aldatuta eta nahiko hondatuta. Kanpoaldea aiurri egoeran dago eta ur-jauzia eta ubideak ditu oraindik.


Burdinolari buruzko lehenengo aipamena 1615. urteko agiri batean dago eta bertan, Artzentalesko Diego Sierra de Cotillok bere testamentuan aitortzen du 1615. urtean leku horretan lan egin zuela eta Martín de Salazar Sopuertako kontzejuko auzokidea zela jabea; era berean, bion arteko kontuak konpontzea nahi zuela jasotzen du agiriak.