Ondarea

Basinagreko errota eta burdinola 

Basinagreko errota


Izen bereko auzoan dago kokatuta. Errota hidraulikoa da eta martxan hasteko prestatuta dago. Gaur egun erabili ahal den errota bakarra da. Oinplano errektangeluarreko eraikina da eta bi solairu eta isurialde bakarra du fatxada nagusirantz.


Basinagreko burdinola


Oso gauza gutxi geratzen dira burdinola honetatik: ur-ibilguaren tarte bat eta hareharrizko harlanduzko turbina-arku bi gaur egungo errotatik hurbil. XVI. mendekoa da, aldameneko gotorretxe, zubi eta errege-bidearen ondo-ondoan. Garai hartan egurrezko presa zuen eta horma-zuloak gordetzen ditu oraindik.