Ondarea

La Puente jauregia 

Turtziozko egoitza-arkitekturako eraikin guztien artean nabarmenena da, XVIII. mendearen amaierako (1779) hiri-jauregien ohiko eredua.


Oinplano errektangeluarrik gabeko jauregi-etxea da, gehiegi nabarmendu gabe; aurreko partearen alde bat laburra da eta bolumen kubikoa eta aglomeratua du, lau isurkiko estalki piramidalak babestuta.
Haranaren erdiguneko leku ezin hobean dago kokatuta, ibaiaren ibar ondoan, parrokiako elizatik hurbil. Aurrealdeko fatxada errege-bidearen aurrean dago eta bertatik zezen-plaza ikusten da. Inguruan finka partikular handi-handia dago harresi batek itxita, erabilera pribatukoa baita.
Hemen eman zuen Agirre Lehendakariak azken mezua, erbestera joan baino lehen. Turtziozko manifestua. 1937ko ekaina.