Ondarea

Llaguno jauregia 

La Iglesia auzoan, muino batean kokatutako etxe bikaina, bertatik Laguanaz haran estua eta parrokiako elizaren aldea ikusten dira. Biderantz doan harresiz inguratutako aldapan beherako parke pribatu baten alboan dago.


XVII. mendeko jauregi barrokoa da eta material noble guztiak fatxada nagusian ditu. Balkoietan madari bikoitz itxurako forjazko burdinak ditu eta armarria hirugarren solairuan.