Ondarea

Villafuerte jauregia 

Errepide nagusitik hurbil dago, zubiaren eta San Pedro elizaren artean.
Kantauri aldeko jauregi eta jauregi-etxe aglomeratuen ezaugarriak dauzka, nahiz eta eredurik hedatuenetik bereizi eta berezko ezaugarriak dituen. Fatxada nagusia albo batean dago eta sarbide barrokoa eta La Puenteren armarria ditu, koroaz eta leiendaz.
Sarbideko moldura XVII. mendearen lehenengo herenekoa da, baita balkoietako mentsulak ere, mende erdialdearen inguruko rokoko estilokoak. Gainontzeko guztiari dagokionez, XVIII. mendeko beste eraikinen antzerakoa da, harlanduzko hormak egiten ez ziren garaikoak.