Ondare historiko artistikoa

Ondarea

Turtziozek monumentuei dagokienez ondare oparoa daukala esan genezake, Bizkaiko udalerrietako bataz bestekoaren gainetik. Atal honetan egoitzako arkitekturak aipamen berezia merezi du, hau interes handiko elementu multzo batez osatuta dago, hala nola: ondo landutako hargintzaz egindako jauregi dotoreak, handiak eta lorategiez inguratuak.

Arkitektura erlijiosoak honen maila lortzen ez badu ere, ondo ordezkatuta dago: Lurraldeko Monumentuko maila daukan parrokia-eliza bat eta lau baseliza (hauen artean santo Cristo de la Puente baseliza nabarmendu behar da).

Monumentu ondarea ez dago hedatuta artearen historia osora; aitzitik, Erdi Aroko arkitekturaz ez dakigu ezer, eta egun ditugun zaharrenak gotiko, parrokiaren errenazentista eta dorre gotorren aztarnen arteko bidean daude. Barrokoa, ostera, era bat ezarrita dago, hala XVII. mendean nola XVIII.ean ere; halaber, lekukotza neoklasikorik ezean gaude.

Informazio gehiago