Turismoa

 

Turtziozen gaur etxebizitza bat nabarmentzen da. Herrikoi etxebizitza da eta beste udalerritan Artzentales eta Karrantza Bizkaian eta Villaverde eta Guriezo Kantabrian bezala baita ere ikus dezakegu.

"Turtziar Baserria" izendatu dezakegu, Turtziozeko udal honetan etxebizitza mota hauek biltzen direlako.

Bitxikeriak 1 Bitxikeriak 2 Bitxikeriak 3

Etxeko arkitektura

Haran honek Etxeko Arkitektura aristokratikoaren zenbait adibide ditu. Eraiki ziren goi mailari ostatua emateko eta bere egoera soziala islatzen zuen. Eta nabarmentzen den beste arkitektura behe-erdiaroko Dorretxeak eta XVII. erdialdean eta XVIII. mendearen amaieraren artean egin ziren mota nobleko etxeak, barroko estiloarekin, klasista eta latza. Bere aurrealdean ezkutuak ikusten dira Puente, Llaguno, Gamboa, Pando, Llano eta Huerta, eta beste batzuk zeinen seme-alabak Bizkaiko kronikan agertzeaz gain, Estatuaren kroniketan ere agertzen direnen bezalakoak.

Arkitektura 1 Arkitektura 2 Arkitektura 3

 

Haiengandik etortzen dira:

• Don Felipe de los Tueros y Huerta, Guadixeko gotzaina eta 1.730. urtean Granadako artzapezpikua.
• Don Juan Antonio de los Tueros y Llaguno, 1.791. urtean Burgoseko artzapezpikua, Toledoko katedralaren eskolamaistrua izan zena.
• Don Esteban Terreros y Pando apaiza, Jesus konpainiako matematiketako irakaslea eta "Espectáculo de la naturaleza"-ren itzultzailea. 17 bolumeneko egintza, "Gran Diccionario de Artes y Ciencias"-ren autorea eta nabarigarriak diren beste batzuetaz, 1.782eko uztailaren 3an Forlinen (Italia) hiltzen da.
• Don José Garma de la Puente , Burgoseko artxidiakonoa.
• Don Domingo de Cueto, Lima hiriaren gobernadorea.
• Felipe Machín Misionari Aita.
• Don Antonio Urrutia Salazar Teniente Jenerala, Santiago abituaren jauna.
• Don Felipe de la Puente , Alcantara Ordeneko jauna.
• Don Fernando de Pando, Inkizizioaren Uzitegi Gorenako Mahaiburua .
• Don Isidoro Garma de la Puente Landako mariskala, Calatrava Ordeneko Jauna.
• El Capitán de Guardias Españolas Don Francisco Machín, Ceutako plazaren defendatzailea.
• Don Isidoro Mirones Maiestatearen kontseilukoa.
• Don Lorenzo Antonio de la Puente , Marqués de Villafuerteko Markesa eta Sotomayor, colegial Mayor de Santiago de Salamankako Santiagoren Goi Kolejiarra, Limako Fiskal Erreala.
• Montealegreko Markesa eta Alcántara Don Felipe de la Puenteko Jauna.
• Don Cosme Carranza, 1.827eko urriaren 20an Kadizen hil zen espainiar gudako itsastarra.

Arkitektura 4 Arkitektura 5 Arkitektura 6

 

Don Jose Llaguno, Teologia Sakratuko Doktorea, eta bere anaia, Madrideko zinegotzia, Saturnino Llaguno, eta azkenez Don Simon de Gordon eta Gamboako doktorea ahaztu gabe.

Guztiak armak, hizkiak edo zientzietan gizon nabermenduak izan. Ikusten dugunez, Haran honetako biztanleak oso lankorrak eta ekintzaileak izan ziren.


XIX. medearen azken tertzioan Turtziozen burdina jardueraren hondorapenaren eraginez, biztanleria jeisten joango da, Bizkaiko beste lurraldeetan ez bezala, non mailakako-igoera gertatzen da.
Honen eraginez, denbora luzean zehar Haraneko seme-alabak Espainiako eta Ameriketako (Mexico, Peru, Argentina, Kuba ...) beste lurralde garrantzitsuetara emigratu zuten.

Antzinako araubidean zehar Amerikar lurraldeetarako emigrazioa maiz gertatu zen. Nahiago zuten atzerrira aldegitea, eta modu honetan, irabaziak lortzeko parada izatea geroago jaioterrira aberastasun txiki batekin itzultzeko aukera izanez.