Historia eta kokapena

Turtziozko argazkia Enkarterri eskualdean dago Turtziozko harana, Balmasedako barruti judizialaren barnean.

Iparraldean Guriezoko harana, hegoaldean Karrantza eta Villaverde, ekialdean Artzentales eta Otañes, eta azkenik, mendebaldean Karrantza eta Rasines dira bere mugakideak.

Bizkaiko mendebaldean dagoen udalerri honek 31, 12 km 2-ko azalera eta hainbat herrigune ditu. Horien artean aipatzekoak dira Cueto, Basinagre, Romaña, Gordón eta La Iglesia auzoak. Auzo horien artean, azkenak dauka hiriburutza eta kokapen geografikoa ondorengoa da: 43º 16' 25” iparraldeko luzera, 0º 25' 12” mendebaldeko luzera eta 152 metro itsas mailatik.

1704. urtean 607 biztanle zeuden Turtziozen; 1800ean 865; 1900ean 969; 1920an 1.038; 1930ean 942; 1940an 929; 1950ean 949; 1960an 843; 1970ean 727; 1980an 554; 1990ean 529; eta azkenik, 2000an 536.

Ikus daitekeen bezala, urte askotan zehar, eboluzio demografikoa geldirik egon zen, baina zoritxarrez, 70eko hamarkadatik aurrera beheranzko joera izan zen nagusi udalerrian, emigrazioagatik eta jaiotze-tasa eskasagatik. Egun, Turtziozen 530 biztanle baino ez daude.

Orain arte, nekazaritza eta abeltzaintza izan dira ekonomiaren oinarriak. Azken urteotan, berriz, nekazal munduko jarduerak gorde diren arren, jarduera horiek ez dira biztanleen diru-sarreren iturri nagusia; izan ere, norberaren kontsumorako baino ez dituzte lurrak lantzen eta animaliak hazten.

Turtziozko turismo bulegoa

Helbidea: Lehendakari Agirre, 61 1.goa - 48880 (Turtzioz)
Telefonoa: 94 610 96 04
Posta e.: turtziozturismobulegoa@gmail.com

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 15:30 - 21:00
Larunbatetan: 11:00 - 13:30 eta 16:30 - 21:30
Uztaila eta abuztuan: 11:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00

Informazio orokorra

  • Enkarterri
  • Enkarterrialde
  • Enkartur
  • Nekatur
  • Euskadi turismoa