Turismo aktiboa

Arrantza 

Arrantza

Agüera ibaia Burgüenoren ipar-mendialdean jaiotzen da eta babesturiko itsaspean itsasoratzen da Oriñoneko itsasadarra bilduz, Sonabian hain zuzen ere. Bere ibilbidea guztira 30 km.takoa da, hoietako 13 Turtziozetik igarotzen dira. Ezkeraldetik tributatzen dioten erreka garrantzitsuenen artean, la Aceña, La Cubilla eta Valnero daude eta eskuinaldetik Cobarón, el Peñalba eta Cueva Mora daude.

Bizkaian hoberen kontserbaturik dauden arroen artean dago eta Pando eta Agüeraren arteko eremuan, Turtziozeko arrantza esparrua aurkitzen da, amuarraina arrainik arrantzatuena izanik.

Erreka harritsua da bere ibilbidean, harri ama eta bloke haundiak, beste batzuk mutur borobilduekin aldatuz. Bere ibilbide osoan baso bat haltz, platanero, haritz eta lizarrez dago babestuta. Haltzadi honekin erlazionaturik udaberri-lore, aneta, brizio, iratze, zaldi buztanak, goroldioekin ... aurki gaitezke.

Ur gainetan papardoak, ureko eskorpioiak daude. Mariorratzek gainetik hegaldatzen dute eta urpean amuarraina eta angila aurkitu ahal dira.
Amuarrainen arrantza hesiturik dago Pando auzoko zubia eta Agüera zubien artean.

Arrantza 2 Arrantza 3 Arrantza 4

Ehiza

Udaletxean informazio gehiago. Tel. 94 680 90 40