Zezen plazak

Cuetoko zezen-plaza 

Cuetoko zezen-plaza Santa Isabel baselizaren ondo-ondoan dago eta oso ondo mantentzen da. Oinplano biribilekoa da, eta lautadan eustormen bitartez dago finkatuta, desnibelean. Metro eta erdi baino gehiagoko harlangaitzezko barrera du. Bi toril itxietako batek ateburuko sarbidea du. Mendebalderantz tribuna mailakatuak daude. 1755. urtean eraiki zen. Zorua belarrez estalita dago eta 1790ean inguruetan lertxunak landatu zituzten apaintzeko.