Zezen plazak

Gordoneko zezen-plaza 
Trinidad baselizaren ondoan dago. Gordoneko zezen-plaza hain hondatuta dagoenez, soilik lursailaren egoerak gogorarazten du iraganean izandakoa. 1800. urtearen inguruan eraiki zuten, lursail semizirkular bat berdinduz eta harlangaitzezko barreraz inguratuz. Gaur egun zezen-plazaren zati bat baino ez da geratzen: lizarrez eta haritzez beteriko zelai bat eta antzinako barreraren kareharri handiak.