Zezen plazak

San Roqueko zezen plaza 
San Roqueko zezen-plaza baselizaren ondoan egin zen 1765ean, baseliza eraiki zen urtean. Oinplano irregularrekoa zen eta 1983an aldaketa sakona izan zuen: oinplano biribila, harlangaitzezko barrera eta inguruan banku korritua. Torila osorik eta tribunaren aztarnak daude oraindik. 2006. urtean berritu zuten. Zorua belarrez estalita dago. Abuztuaren 16an ospatzen da bertako jaia. Inguruetan eguzki-erlojua dago, harri biribil landuan egina, eta honako esaldia du: “El sol marca las horas pero sólo Dios fija la hora”.