Historia

 

Bandoen garaian, Turtzioz haranik baketsuenetakoa izan zen; bertan ez baitziren egon aurkako bandoak oso berandura arte.

Hala eta guztiz ere, gaizkiletzat ezaguna zen Micorrok ordura arte Turtziozko Alkate Pedro Sánchez de Pandoren semea Pedro Pando hil zuenean hautsi zen bake hau. Ordutik aurrera, Turtzioz bi bandotan banatu zen; Pando eta bere seme-alabena eta Micorroren senitartekoak ziren Fortín de Trucios eta honen anaia Diego de Trucios jauntxoena, hain zuzen ere.

Gainera, Lope García de Salazarren “Bienandanzas e Fortunas” liburuaren arabera, mendekua gutxira etorri zen, aipatu liburu horretan honakoa esaten da-eta hitzez hitz: “Pedro Sánchez de Pando, alcalde, e Diego de la Puente , su fijo, mataron al padre de aquel Micorro, e a su hermano malamente”.

Bakea aldarrikatu ostean, haranak bi bandotan jarraitzen zuen: Karrantzako eragina zuen Negretetarrena eta Salcedoko eragina zuen Marroquinarrena. Lehenengo bandoa Fortín de Truciosen aldekoa zen, eta bigarrena, aldiz, Pedro Sánchez de Pando eta bere seme-alaben aldekoa. Dena den, orduan bandoen arteko borrokak ez ezik, txanda politikoak ere ezarri zituzten.

Turtziozi buruz idatzita agertu den lehenengo istorioa bandoen garaikoa da, hain zuzen ere. Horrela aipatzekoa da, Lope García de Salazarren “Bienandanzas” liburu horretan esaten dena. Izan ere, Turtziozko leinuen sorrera argitu eta Erdi Aroan etengabeak ziren familia bereko borrokak azaltzen ditu.

Bandoak 1 Bandoak 2 Bandoak 3