Historia

 

“Truçios todos eran un lina/je e casados en uvo, e despues se parti/eron el alcalde Sánchez de Pando, e sus fijos a/uva parte por uva omecoida que ovieron/entre parientes, Diego de Turçios, e Fortún/Sánchez su hermano, a la otra parte, e despues ca//saron en uvo, pero siempre quedaron dos van/dos e parientes partidos.”

Horrenbestez, Berant Erdi Aroko gizartean eta horrekin batera Turtziozko gizartean eragin izugarria izan zuten bandoen arteko gizarte-iskanbila larriek. Orduko bizilagunen jarduera nagusien artean, nekazaritza eta abeltzaintzaz gain, XVI. mendean burdinolak guztiz finkatuta zeuden Turtziozen, nahiz eta batzuek ziurtatu askoz lehenago heldu zirela haranera.

Horrela, ulertzekoak dira Turtziozko armak; hamar hortzeko burdinola-gurpila, erdialdean beste sei hortzekin eta orlan zazpi gurutze. Argi eta garbi dago, beraz, gurpil horiek burdineria islatzen dutela.

Mayor ibaiak ur gutxi eduki arren, zenbait ur-jauzi zituen eta ur horiek hiru burdinoletako errotak mugitzen zituzten. Horietaz gain, ibai honen ibaiadarrek ere hamabi bolu mugitzen zituzten, horrela idatzi baitzuen Iturrizak 1787an.

Errepublika hauetako gobernua eta administrazioa aitonen semeek osatzen zuten Batzar edo Kontzeju Orokorraren eskuetan zegoen; izan ere, aitonen seme horiek lurraren jabetza oinordetzan hartu eta horien jabe berriak izatera pasatzen ziren.
Kontzejuak ezin hobeki eratuak eta antolatuak zeuden, eta ondorioz, bilkurak irmotasunez egiten zituzten elizetako atarietan edo zuhaitz aipagarrien azpian.
Bandoen garaietan, Bizkaiko Korrejidoreak alkatea izendatzen zuen, beti ere familia bereko kideen artean. Hori dela eta, Turtziozko Kontzejukoek erabaki zuten Erregeari erregutzea Alkatea herriak berak nahimen gehien zituenen artean aukeratzeko.

Eskatutakoari men eginez, Felike IV.ak 1639ko urriaren 24an Turtziozko Kontzejuari eskumena eman zion aukeratzeko Alkatea eta Ohiko Epailea. Eta era berean, haiek aukeratutakoa justiziaz ezarri ahal izateko, 400 dukat ordaintzeko agindu zuen. Horrela egin zuten Kontzejukoek eta 1640an Antonio Otañez y Pando jauna izendatu zuten Alkate.
Askoz beranduago, 1799ko abenduaren 31n, Juan Antonio de la Puente y Tueros jauna izendatu zuten alkate, Turtzioz Enkarterriko haraneko lotura lortzean izan zituzten baldintza berberetan Bizkaiko Jaurerrikoa izateko kudeaketak berak egin zitzan.
 
Enkarterriko beste errepublika batzuek bezala, 1800eko otsailaren 14an Gueñeseko Kontzejuak eta Turtziozko Haranak bat egitea eskatu zuten. Horrenbestez, jendaurreko eskriturak idatzi eta Erregeari eskatu zitzaion horiek berrestea.
Eskari hau 1804an amaitu zen. Orduan, Gueñes eta Turtzioz batzeaz gain, Enkarterriko errepublikak Gernikako Batzar Nagusien barruan sartu ziren, nahiz eta batzuk kontra egon.
Hala eta guztiz ere, Enkarterrikoek Avellanedako Bilkurak eta espetxe propioa mantendu zituzten. Baina geroago, Avellanedako Bilkurak garrantzia galdu zuen Bizkaiko politika-batasunaren mesedetan. 1936 eta 1939. urteen bitarteko gerran, Turtzioz izan zen Bizkaian Francoren tropa menderatzaileen eskuetan jasi zen azken udalerrietako bat. Bilboko berehalako setioa zela eta, Euskadiko Autonomia Gobernuak erabaki zuen 1937ko ekainaren 16an Turtziozera joatea, hiriburuan ebakuazioaz arduratu behar zen behin-behineko Bilkura utzita. Haranean denboralditxo batez egon ostean eta bertan Jose Antonio Agirre Lekubek “Turtziozko Manifestua” 1937.eko ekaina " Euskal Herriak etorkizunari Atseginez begiratzen deutso: bere Arima geurea dogu. Geure jokaera Berea da." idatzi ostean, Gobernua Santanderrera joan zen. Ondoren, Frantziara joan eta Parisen bertan egon zen, Jose Antonio Agirre 1939tik Lehendakari lanetan 1960ko martxoaren 22an hil arte.

Leinu 1 Leinu 2 Leinu 3