Ondarea eta jatorriak

Turtziozek badauka monumentu-ondare nahiko oparoa, Bizkaiko udalerri gehienek daukatena baino oparoagoa, hain zuzen ere. Horregatik, ondare hori ezagutzea merezi du.

Haran honen oparotasuna begi-bistakoa da paisaiaren alor guztietan. Horren adibide argiak dira floraren eta faunaren aniztasuna, eta herri-arkitektura; bai Turtziozko baserriek eta oinetxe-jauregiek islatzen duten arkitektura zibilagatik, bai San Pedro de Romaña elizak islatzen duen arkitektura erlijiosoagatik. Eliza hau Bizkaiko Ondare Historikoa izendatu berri dute eta jauntxoen garaikoa da. Orduan, 1386ko abenduaren 28an Juan I.ak betiko eman zion etxe hartakoa zen Juan Gonzáles de Avellaneda VII.ari. Opari hori Juan II.ak 1444ko irailaren 29an Burgosen eta Fernando eta Isabel Errege Katolikoek 1476ko abuztuaren 13an Bilbon berretsi zuten.

Turtziozko sorrerari buruz, tamalez, ez daukagu informazio askorik. Dena dela, aurre-historiako garaiei buruz, bertan egon ziren egonlekuei buruzko datuak baditugu, kobei esker. Izan ere, bertan dauden 4 trikuharriekin, harrespil batekin, 2 menhirrekin, 7 tumuluekin eta kobetako aztarnategiekin, Enkarterrin egon ziren egonlekuetatik hauxe omen da aberatsenetakoa, gainazaleko materialei dagokienez. Horietaz gain, gune hauetan aurkitutako materialen artean aipatzekoak dira zeramika zatiak, giza-aztarnak, silexezko puskak, adar zulatua, 12,8 cm-ko leundut ako aizkora eta 350 gm-ko pisua.

Turtziozko haraneko gisa-aztarnarik zaharrenak Logalan, Cocabrea eta hauetatik hurbil dauden beste koba batzuetan aurkitu zituzten. Dena dela, aire zabaleko egonlekurik zaharrenak X-XI. mendeetakoak dira, orduantxe finkatu baitziren zenbait gizaki Cueto inguruan. Beraz, lehenengo egonlekuak ez ziren haranaren hondoan ezta mendialdean egon, erdiko gunean baizik. XIII. mendearen aldean, aldiz, Cuetotik Romañara jaitsi ziren, eta ondoren, XIV. mendean La Iglesiara joan ziren.
Erromatar garaia nahiko ezezaguna da, ez dagoelako garai honetako testigantzarik gune hauetan. Gainera, zoritxarrez, isiltasun eta testigantza eza honek Erdi Arora arte iran zuen.

Historia 1 Historia 2 Historia 3