KIUB

KIUBeko logoa

KIUB siglek Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa adierazten dute. Eta hau da, hain zuzen ere, Turtziozko Udalak ematen duen zerbitzuetako bat, kontsumitzaileok gure eskubideak defendatu ahal izateko. Horretarako, ezinbestekoa den aldez aurretikako informazio emateaz gain, arazoa konpontzeko aholkularitza eta erreklamazioak bideratzeko aukera ematen digu.

Beraz, KIUB Udalak eskaintzen digun zuzeneko arreta duen doaneko zerbitzua da. Hori dela eta, biztanle guztiok eska dezakegu, kontsumitzaile garenean izan ditzakegun arazoei buruzko informazio zehatza.

Zer eskaintzen du?:

 - Kontsulten bana-banako arreta zerbitzua.

 - Salaketa, kexa eta erreklamazioak aztertu eta bideratzeko zerbitzua.

 -  Arazo zehatzak konpontzeko alde bien arteko bitartekaritza.

 - Kontsumitzaileentzat informazio eta orientazio ekinaldiak.

 - “Kontsumitzaileentzako oharra” bezalako informazio-materialen edizioa.

 - Dokumentazio teknikoa.

 - Kontsumoko Arbitraje Batzordearekin elkarlana.

 - Kontsumitzaile-elkarteekin lankidetza.

Zein helburu du?

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak ondorengo helburuak ditu, besteak beste: Kontsumitzaileei dituzten eskubideak jakinaraztea, Kontsumitzaileen salaketak eta erreklamazioak jasotzea eta Kontsumoari buruzko hezkuntza eta prestakuntza ematea.

Kontsumitzaileen eskubideak

Martxoaren 5eko 3/1993 Kontsumitzailearen Estatutuak zehazten duen bezala, Kontsumitzaileen eskubide eta ardurak hurrengoak dira:

 - Osasuna eta segurtasuna babestea.

 - Ekonomia interesak babestea.

 - Kontsumoari buruzko hezkuntza eta prestakuntza jasotzea.

 - Ordezkaritza izatea, argibide-eskaerak egin ahal izatea eta parte hartzea.

 - Babes juridikoa eta kalteen konpontzea.

 - Ingurumena eta bizitza-kalitatea babestea.

Erreklamazioa egiteko bidea:

Erreklamazioa egin nahi denean, Gurekin harremanetan jartzeko, idatzi e-mail bat ondorengo helbidera: omic-encartaciones@kontsumo.net  ala deitu zenbaki hauetara:  946671851  /  946671852.

Bezeroarentzako arreta ordutegia

Sail honek Mankomunitateko udalerri guztietan bana-banako arreta ematen du. Izan ere, erabiltzaileen zalantza eta kexa guztiak batzen dituzte.

Bezeroarentzako arreta ordutegia hurrengoa da:

Eguna: lehenengo eta laugarren asteartetan

Ordutegia: 9:00etatik 11:00etara

Udalerria: Turtzioz

Telefonoa: 94 6809040

Kontsumitzailearen arretarako guneak udalerri bakoitzeko udaletxean edota honek dituen lokaletan daude.

Gurekin harremanetan jartzeko, idatzi e-mail bat ondorengo helbidera:omic-encartaciones@kontsumo.net

  • KIUB