Turtziozeko Udalak, hirigunetik hurbil dagoen Muñanes ingurunearen urbanizazioari ekin zion 2005. urtean. Alde horretan daude kirol instalazioak, udal igerilekuak, gutxi barru etxebizitzak eraikitzeko eremua, udal aterpetxea, etab. Hori dela eta, jende ugari igarotzen da leku horretatik.
Alde horretan gaur egun ez dago oinezko sarbiderik eta beraz, istripu arriskua dago beti.
Muñanesko urbanizazioa dela eta, bertan sartzeko espaloiak eraikiko dira eta Muñanesko industria poligono berriaren kokalekuaren zati bat urbanizatuko da.
Jarduketa hori biztanle guztien onerako izatea nahi du Turtziozeko Udalak, gizarte eta ekonomiako garapena erakarriko baitu herrira.
Datozen urteotan, saneamenduko obrak eta zabor eta hondakin edukiontziak lurperatzeko lanak egingo dira, besteak beste.