Lanbide: Euskal Enplegu Zerbitzua

Gordexolako Udala Enkarterri osoko LANBIDEren (Euskal Enplegu Zerbitzua) zentro laguntzaile bakarra da 1999 urtetik; gainera, Enkarterriko gainerako udalerrien ardatz nagusi gisa aritzen da.

LANBIDE zerbitzua hiru adarren inguruan egituratzen da:
1. LANBIDE enplegu zerbitzua (lehen LANGAI zena)
Enplegu-eskatzaile gisa izena ematea; eskaria egitean agiri guztiak aurkeztu behar dira: curriculuma, nortasun agiria, gidabaimena, lan-bizitzaren agiria, ... Izena eman ondoren, erabiltzaileek LANBIDEtik sortzen diren enplegu eskaintzetara sarbidea izango dute.

2. LANBIDE orientazioa
Lanerako orientazioko baliabideak bertan aurkituko dituzu:
2.1 Orientazioa (enplegua bilatzeko teknikak)
Edozein erabiltzailek eska eta jaso dezake informazioa (curriculuma, elkarrizketa pertsonala, aurkezpen gutuna, eta abar).
2.2 Egokitasun kontrasteak. Lanbidek langabetuei eskaintzen dizkien ikastaroetan izena ematea.

3. LANBIDE prestakuntza
LANBIDEk enplegu-eskatzaileen prestakuntza hobetzeko ikastaroak eskaintzen ditu. Ikastaroak diruz lagundutakoak badira, horietan parte hartzeko LANBIDE enplegu zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea eta LANBIDE orientazioa jasotzea beharrezkoa da.


Bezeroari arreta Lanbiden Bezeroari arreta Lanbiden
  • Lanbide
  • SEPE

Kontaktua

Telefonoa: 94 6799704
Aurretiazko hitzordua: Maite edota Kati
Posta elektronikoa: udala@gordexola.net  
Informazio gehiago: www.lanbide.net