Turtziozko Udalak 14tik 30 urtera bitarteko gazteei zuzendutako Udal Gazte Plana – Plan Joven Municipal izenekoa egin eta ezartzearen aldeko apustua egin zuen.
Turtziozko Gazte Planak, egun Gazteriarekiko Osoko Politika, udalerriko gizarte-kultura errealitatearen gainean eragin nahi du eta bereziki udalerriko gazteen interesekoei buruzkoetan.
Hurrengo arloen inguruan gazteriak dituen beharrizanei erantzunak eman nahi dira:
• Osasuna (Orientazioa, argibideak eta aholkularitza)
• Enplegua (Enplegu eskaintzak, Publikoa eta Pribatua)
• Heziketa eta ikastaroak (ikastaroak, heziketa bideak…)
• Etxebizitza (Etxebiden izen ematea, etxebizitzari buruzko argibideak …)
• Aisialdia eta denbora librea (Aisialdirako eskaintza oparoa, gazteen arteko trukaketak, kultura proposamenak…)
Gazteriaren Osoko Politiken Plana, beraz, gorago aipatutako bost sektorekako arloen inguruan eratu da, jarduerarako ildo ugaritan egituratuz eta horietako bakoitza aldi berean ekintza eta programa ugaritako ekimen zehatzetan atonduz. Ekimenotatik gaztediari dagozkien gaietan jarduterik izango da eta, bestetik, Turtziozen etorkizunean ere.
Bestalde, abiarazitako ekintzei buruz eta eskatzen dituztenekikoetan ere udalerriko gaztediaren iritzia zein den ere ezagutu nahi da.
Azken finean, euren beharrizanak zeintzuk diren jakin eta horretara beharrizanen araberako Plana eginez euren itxaropen guztiei erantzun ahal izateko. Horregatik, Udaletxe honetatik ekimen honetan interesik izango luken edozein gazte, elkarte eta talde guztiak Gaztediarekiko Politika Planak abiaraziko dituen ekimen ugarietan parte hartu dezazuen animatzera gatozkizue, zuon guztion iritziak jasotze asmotan.
Ikus dezakezun bezala,Gazteriaren Osoko Politiken Plana, Turtziozko gazteak ekarpen handiak egin ditzakezuen politika duzue.
Gazteriaren osoko politiken plana zure plana delako, parte hartu ezazu !!!!
• Gazte Planaren Diagnosia (egun Gazteriaren Osoko Politika izenekoa)
• Ekintza Plana