Udalerriko hirigintza informazioa

Hirigintza 1 Turtziozeko hirigintzaren informazioa ezagutu:

2001ko boletina pdf formatuan deskargatu.








Hirigintza 2 Hirigintza 3 Hirigintza 4

Industri-poligonoa

Poligonoaren hirigintza 2005eko amaiera eta 2006ko hasiera artean hasten da . EVE (Ente Vasco de Energía) erakundeak, Micronizados Naturales, S.A. (MICRONATUR) enpresaren bitartez, poligonoaren partzela nagusiaz jabetzen da, non karbonato kaltzikoko mikronizazioaren planta ezarriko baita, “Pandoko kaltzitaren ustiapeneko proiektua dena”.

Polígono 1 Polígono 2 Polígono 3

Pandoko kaltzita harrobi gisa 1983rarte ustiatu zen, baina uholdeak zirela eta bidea ibilezinezkoa bihurtu zen, eta sarreraren berreskurapenak zeukan kostuagatik meategian ustiatzen utzi zen.

Proiektu honek Pandoko meategiko jarduera berrezkuratu nahi du, horrela euskal industriak lehen materian duen kanpoko menpekotasuna murriztuko du eta, era berean, kalitate handiko tokiko baliabide baten ustiapena indartuko du.

Beste alde batetik, lehen materia honek kalitate handiagoa izateak enpresa kontsumitzaileen azken produktuen kalitatea handiagoa izatea ekarriko du.

Euskadin lehen ez zegoen jarduera berri bat garatzen da proiektu honekin, mikronizazioa, beste lehen materia mineralekin erlazionaturik potentzialki kopiagarria dena.

Merkaturatuko den produktua meategitik ateratako mineraletik jasotakoa da eta kalitate ezberdinetako kaltzita mikronizatuan eta ebaketa granulometriko oso zehatzetan –mikrara hurbitzen diren partikulen neurri ertainekin- sailkatuan oinarrituko da.

Hartutako konponbidea eta prozesuaren deskribapena.

Prozesu produktiboa Valneroko amildegian –Turtziozen- kokatzen den lurpeko meategi batean hasiko da, bertan eraso puntualeko minadore edo rozadore baten bidez minerala aterako da eta hori olanez hornitutako brozela duen garraio batekin Muñanesko industria-poligonoan –Turtziozen- kokatutako mikronizazio planta batera eramango da. Meategi eta planta arteko distantzia 4 km. ingurukoa da.

Polígono 4 Polígono 5 Polígono 6

Plantako helburuak:

Kalitateko industri eta apaingarri pinturen produkziorako sektoreei, plastikoen sektoreari eta, neurri txikienean, farmazia eta elikadura gehigarrien sektoreei zuzenduko diren produktu sikuen (hautsak) kalitate granulometriko batzuk ekoiztuko dira. Halaber, %70ko karga solidoko eta %30ko urako karga duten produktu hezeen kalitate granulometriko bat edo bi ekoiztuko dira. Produktu hauek paperaren ekoizpenerako nahitaezkoak dira eta CAE-k neurri handian kontsumitzen ditu.

2007an industri-poligonoaren hirigintza obra amaitu da:

Industri-poligonoaren kokapena
Industri-poligonoaren planoa