Kultur Etxea gaur

Turtziozko egungo Kultur Etxea 1999an sortu zen eta Lehendakari Agirre etorbideko 61. zenbakian dago, San Pedro elizaren eta zezen-plazaren alboan. Beheko solairuan herriko anbulatorioa dago eta lehenengo solairuan, berriz, liburutegia, aldi baterako erakusketen eremua, turismo-bulegoa eta lan-eskaintzen eta gazteentzako agendaren iragarki-taula. Bigarren solairuan ikus-entzunezkoen aretoa, KZgunea, ludoteka eta elkarteen bulegoa daude eta hirugarren solairuan, azkenik, Enkarterri Fm irratiaren egoitza eta Armañon Astialdi Taldea.

Informazio orokorra

Ordutegia:

Lokal ugaritasunarekin batera, Turtziozko Kultur Etxearen ezaugarri onena bere ordutegi luzea da.

  • Astelehenetik ostiralera 15:30etatik 21:00etara
    Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 21:30etara
  • Uztailean eta abuztuan: egunero 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
    (Bi hilabeteetako larunbatetan ordu erdi lehenago itxiko da)

Harremanetarako:

Tel. 94 610 96 04
kulturetxea@turtzioz.org
kulturetxeaturtzioz@gmal.com
FACEBOOK: turtziozkokulturetxea@hotmail.com
Lehendakari Agirre etorbidea 61, 48880 Turtzioz-Trucíos

Jarduerak:

Jaso gure jardueren berri liburutegian, gure blogean (turtziozkokulturetxea.blogspot.com), udaleko webgunean (www.turtzioz.org), facebooken (turtziozkokulturetxea@hotmail.com) edo bidal iezaguzu e-mail bat jarduerak hedatzeko erabiltzen dugun posta-zerrendara eta geure proposamen kulturalei buruzko mezuak bidaliko dizkizugu.

Turtziozko Kultur Etxea
Euskadiko irakurketa publikoko sarea
Eusko Jaurlaritzako liburutegi zerbitzua
Kz gunea