Foru Aldundiaren menpe dagoen PAREKATUZ egitasmoa, gizonezkoen eta emakumezkoen aukera berdintasunaren alde lan egin nahi duten erakundeentzako sare malgu eta irekia da. Horretarako, Bizkaian ekonomia, gizarte eta kultura bizitzan giltzarria diren agente guztiak egitasmo honen partaide izatea nahi du.
Egitasmo honen helburu nagusia parte hartzen duten erakundeek Aldundiaren Aukera Berdintasunaren Planaren barruan ekintzak martxan jartzea da.
Izan ere, sare honen barnean sartzen diren erakundeek aukera berdintasunaren alorrean lan-ildo egonkor bat ezartzeko konpromisoa hartu behar dute.
Hau dela eta, 2007. urtean Bizkaiko beste mankomunitate eta udalerriekin batera Turtziozko Udala PAREKATUZ sarekoa izango da, aukera berdintasuna benetakoa eta eraginkorra izateko. Honenbestez, Turtziozeko Udalak bestelako udalekin eta Enkarterriko Mankomunitatearekin sortutako lankidetza-sarean egingo du lan helburu hori lortzeko.
Aukera berdintasunak gizonezkoen eta emakumezkoen arteko ezberdintasunak eta gizartean dituzten zereginak onartzea eta berdin baloratzea esan nahi du. Honek barnean hartzen du, hortaz, ezberdinak izateko eskubidea onartzea. Hau da, gizarte-maila, politika-iritzia, ekonomia, erlijioa, orientazio sexuala eta arrazarekin zerikusia duten gizonezkoen eta emakumezkoen arteko ezberdintasunak kontuan hartzea. Ondorioz, gizartean gizonezkoen eta emakumezkoen artean botere ezberdintasuna islatzen duten faktoreak nola aldatu behar ditugun aztertu behar du aukera berdintasunaren egitasmo honek. Horrela, emakumezkoen balio eta lehentasun ezberdinetan oreka hobea lortuko dugu.
Aukera berdintasunak bermatu beharko luke politika hau arlo guztietan islatuta egotea, bai eta gizarte osoak berdintasunaren sustapenean parte hartzea ere. Eta hau guztia bi estrategia-ildoren bitartez egin behar dugu; Zeharkakotasun eta Ekintza positiboen bitartez, hain zuzen ere.
Beraz, argi dago helburu hauek lortzea Euskal Administrazio guztien, eta batik bat, Tokiko Administrazioaren eskuetan dagoela.
Arazoa gogoan izanda, Turtziozeko Udalak helburu hau gauzatzeko lan egiten dihardu.
Hau dela eta, 2007. urtean hainbat ekintza burutzea aurreikusi dugu, Turtziozen aukera berdintasunaren lehenengo zantzoak lortzen hasteko. |